domingo, 4 de mayo de 2014

Bilbaomaker

Bilbamakerrei eskerrak eman nahi dizkiegu gure burutzen lagun izanagaitik. beraiei esker ezagutu baikenituen Aruinoa eta 3D inprimagailuak nahitaezkoak gure lana burutzeko.
Hemen jarraitu ditzakezue:
Web orrialdea:http: blog.bilbaomakers.org
Twitter: https://twitter.com/bilbaomakers

Zer da Bilbaomaker?
Maker-a mugimenduak, The Economist edo Wired Magazine bezalako argitalpenekhirugarren iraultza industrialaren ernamuintzat dutena hartuta, komunitate sor garrantzitsua du Euskadin.Bilbao Makers-ek, berritzeko ahalmen sor guzti hori aktiba dezan eta proiektu-mota ezberdinak jaio daitezen katalizatzaile bezala funtzionatu nahi du: prototipo berriak eta start ups-ak, teknologia digitalak esplotatu ez dituzten ETE tradizionaletarako praktika berritzaileak, zeharkako kolaborazioak, aldaketa sozial positiboan interesatutako erakundeak, eta abar.
Diziplina ezberdinetako profesionalak toki berera erakartzen ditugu tresnak, ezaguerak eta proiektuak partekatzeko. Fabrikazio digitalean, kode irekiko tresna teknologikoetan, ikuspegi kooperatiboan eta aldaketa soziala positiboan interesatuta dagoen edozein pertsonarentzako elkargunea gara, , zeinetan diziplina desberdinak banantzen dituzten hesiak apurtzen diren; mundu profesionala amateurretik eta mundu akademikoa empresa edo gizarte erakundeetatik. , Ikasteko, diseinatzeko, eraikitzeko eta berritzeko asmoz erreminta hauen erabilera demokratizatzea nahi dugu,. Ekipamenduaren edota ezagueraren faltagatik, orain arte ezinezkoak ziren proiektu berriak sortu nahi ditugu.
Eskaintzen duguna:
· Prezio garaiezinean dauden I+G+b-laborategi bat eta fabrikazio digitaleko teknologia.. .
· Oinarri berritzaileko proiektu askoren jaiotzaren aurrean egotea, aukeraz betetako giroan eta bazkide potentzialez inguratuta.
· komunitatearen eremu desberdinetan nabarmentzen kideen aholku estrategikoari esker neurrira eskainitako konponbideak. , . .
· Balio ekonomikoa eta soziala gehitzearekin lotuta dagoen komunitate baten kide izatea.
· Nazioarte mailan ahaideak diren komunitateekin konexioa.
· Berrikuntzaren eta ekintzailetzaren benetako demokratizazioan laguntzea.
Zergatik egiten dugu? Arrazoi asko daude, hona hemen zenbaitak:
Berrikuntzaren benetako demokratizaziora, emprendizaje-etara eta n fabrikazio digital teknologietara lagundu nahi dugulako. Gauzak irekiak eta guztionak izatea nahiago dulako, gutxi batzuen eskuetan egotea baino. Adibidez, MIT-en gertatu zena; lehenengo Hackers_ek apurtzen zituztela bulegoko sarrailak,irakasle batzuek erreminta onenak haientzat gordetzen zituztelako erreminta onenak.
Gure proiektuak aurrera eramateko elkarri lagundu nahi diogulako
Euskadin, iraultza digitalak beti babestu egin dugun konpromiso sozial bera ,ahul eta kaltetuenekin ,izan behar duela uste dugulako
Euskadiren irudi esberdina, freskua, berritzaile eta abangoardiakoa eraman nahi dugulako mundura.




Etorkizuna hor bertan dagoelako. Ibiltzen hastea baino ez du falta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario