sábado, 9 de noviembre de 2013

Arazoaren diagnostikoa

Kirol-medikuntzari buruzko elkarrizketa bat egin diogu Lauroko heziketa fisikoko irakasle Nerea Diazi. Nerea Athletic Club taldeko berregokitzailea da eta zortzi urtetan egon da nesken taldearekin lesioekin lanean. Elkarrizketarako galdetegi bat prestatu genuen ondoko ardatzak kontuan hartuta.
Nereari elkarrizketa.

Galdetegiaren ardatzak:
  • Teknologia kirol-medikuntzan.
  • Lesio motak.
  • Mutil eta nesken arteko diferentziak lesio baten aurrean.
  • Elikadurarekin zerikusia duten lesioak.
  • Medikuntza birsortzailea.
Elkarrizketaren emaitzak

Nerea Diazi egindako elkarrizketatik ondorio batzuk atera ditugu. Hauek dira esanguratsuenak eta gida gisa gure proiektua aurrera ateratzeko hartu ditugunak.
  • Alde batetik teknologia kirolean asko garatu da eta lesioak sendatzeko aparatu edo teknika ezberdinak asmatu eta erabili dira, adibidez: ultrasoinuak, laserra...
  • Beste alde batetik sexu ezberdinen artean anatomikoki diferentzia handia agertzen da. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldaken diferentzia oso handia da. Mutilen aldakak oso estuak dira, aldiz neskenak zabalagoak. Faktore anatomiko hauek eragin zuzena daukate lotailu gurutzatuko lesioan. Lesio mota hau hiru aldiz gehiagotan gertatzen da emakumezkoengan gizonezkoengan baino.
  • Elikadura eta lesioak izatea harremanduta daude. Karbono-hidratoak eta proteinak orekatuak egon behar dira lesio mota batzuk sahiesteko, adibidez lotailu gurutzatuen kasuan.
Eta bukatzeko,

  • Azken urteotan kirolean aplikatzen den medikuntza birsortzailea asko garatu da eta hainbat tratamendu berri egiten dira. Adibidez, zelula amak erabiltzen dituzte zuntzak berregiteko. Nahiz eta beste kirol batzuetan erabili izan den, Euskal Herriko futbolaren kasuan ez da erabili momentuz, tratamendua oso garestia delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario