jueves, 13 de febrero de 2014

Arduinoaren Hardwarea

Aurreko irudian ikusi dugun bezala kableak lotzeko zuloak ditu, "pin" izenarekin ezagutzen direnak, eta bertan osagai elektroniko asko lotu daitezke: argiak, motoreak, sentsoreak... Hardwareko ondorengo atal hauek ondo ezagutzea komeni da:

  • Pin digitalak: Setup funtzioan definitu behar dira, pinMode() funtzioa erabiliz. Arduinoak pin bakoitzeko 20KΩ-etako pull-up motako erresistentzia bat aktibatzeko ahalmena du, HIGH ta LOW balioak erabiliz. 
         Gure zirkuituen erresistentzia hauek erabiltzeko kode hau erabili behar da:

         pinMode(pin_zenbakia, INPUT);

         digitalWrite(pin_zenbakia, HIGH);

         Erresistentzia hauek kontutan eduki behar da pinak irakurketarako eta idazketarako erabiltzen                badira. Pin bat INPUT moduan badago eta bertan idazten badugu pinaren modua OUTPUT izan            gabe idazketaren ordez erresistentziak aktibatuko dira, zirkuituari korronte gutxiago helduz.


Digital
Analogiko
Sarrera
Interruptoreak…
Sentsore asko
Irteera
Led,rele
Motoreak…

  • Horien artean PWM direnak: uhin analogiko bat sortzeko modua Arduino erabiliz. Seinalea piztu eta itzaltzen ibiltzen da, agindutako frekuentzian. Motoreen abiadura kontrolatzeko balio du, adibidez. 
  • Pin analogikoak: Sarrera analogikoak sentsore analogikoetatik irakurtzeko pentsatuta daude. Arduinok balio hartu eta 10 bitetako integer bihurtzen du. Honek esan nahi du 0-5V tartea 1024 zatiberdinetan banatzen dela. Hau aldatzeko analogReference() funtzioa erabil daiteke.
         Irakurketa analogiko bat egiteko 100 mikrosegundu behar dira. Horregaitik gomendagarria da                irakurketen artean denbora bat itxarotea edo aldiz, Serial.begin() funtzioaren bitartez irakurketa              abiadura definitzea.

         Pin hauek modu digitalean ere erabil daitezke, pinMode funtzioan pinaren zenbakiaren aurrean A            bat jarriz, adibidez, A1 lehenengo pinarentzat eta A2 bigarren pinarentzat.
  • 5V: Hemendik sentsoreetarako argi indarra irteten da . 
  • GND edo lurra deiturikoa: bertan zirkuitu elektrikoa itxi egiten da. 
         Edozein zirkuitu elektriko, potentzia elektrikora (+) konektatua egon behar da eta intentsitate                  elektrikoa lurrera (GND) edo (-)-ra eraman behar da. Arduinon, potentzia 5V pinak ematen du eta          GND edo ground-ek hartzen du. Pin horiek oso ondo kontrolatuta egon behar dira eta ez dira                inoiz alderantziz konektatu behar, bestela konektatutako zirkuitoa edo plaka osoa erre daiteke.                Normalean 5V-n konektatzen diren kableak gorriak izaten dira, eta GNDra konektatzen direnak              beltzak (hau da nazioarteko sistema). 

        Arduinoak ordenagailuarekin konektatzeko USB kable bat dauka. USB kablearen bitartez                       informazioa transmititzeaz gain energia ere transmititzen dio. USB-aren bitartez energia ematen               badiogu kableari, plaka honek hardware kopuru mugatua izango du. Aldiz, plakari hardware                   gehiago gehitu nahi badizkiogu plaka sare elektrikora edo bateria batera konektatu beharko dugu.

        Arduinok, ordenagailuarekin lotzeko USB konektore bat du eta baita pilak konektatzeko ere. Gauza         sinpleak egitean ez da pilarik ezta bateriarik behar (adibidez, potenziometro bat jartzeko), USB               kablearekin nahikoa da, aldiz gauza asko konektatu nahi badira bateria bati konektatu behar da               (adibidez, 4 motor, 2 sentsore). Arduinori konektatzen dizkiogun konponente guztiek USBtik edo           bateriatik xurgatuko dute energia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario