jueves, 13 de febrero de 2014

Zer dira 3D inprimagailuak?

3D inprimagailua makina bat da non objektu solidoak sor daitezke materialen gehikuntzaz. Hau da beste makina batzuekiko desberdintasun handiena. Gaur egungo beste makina askok objektuak egiteko material bloke bat hartzen dute eta soberakinak kentzen dizkiote. 3D inprimagailuak objektuen 3D ereduetan oinarritzen dira. Eredu hauek objektuen irudikapen digitalak dira. Aurrekoaren adibide bat emateko, koilara bat sortzeko 3D inprimagailu bat erabili ahalko genuke. Horretaz gain, imajinatu ahal dugun beste edozein objektu bat sortu ahalko genuke, beharrezkoa den materiala bakarrik erabiliz. Horretarako inprimagailuak behar duen modelo digitala eduki behar dugu.

Gaur-egun inprimatzeko erabili daitezkeen materialak era askotakoak izan daitezke eta horiek inpresoraren prezioa asko aldatu dezakete. Merkeak diren inprimagailu guztietan material termoplastikoak (PLA - plastiko biodegradarria da eta artotik
3D inprimagailiua
eratorria- edo ABS -petroliotik eratorria) erabiltzen dira. Baina beste inprimagailu batzuetan fotopolimeroak edo erretxinak erabiltzen dira, baina mota horretako inprimagailuak oso garestiak dira.

Zertarako erabili daiteke 3D inprimagailua? Zerrenda oso luzea da: medikuntzako materialetarako, arkitekturarako , prototipoak egiteko, etab…

No hay comentarios:

Publicar un comentario